Kontrastea

Izenburua: La piel pulpo Zuzendaria: Ana Cristina Barragan. Herrialdeak: Ekuador – Grezia – Mexiko – Alemania – Frantzia. Iraupena: 94 minutu. Bi unibertso, eta bi mundu paralelo. Uharte isolatu bateko isiltasuna eta atsedena, batetik; eta hiriko kaosa, bestetik. Bien arteko kontrastea erakutsi nahi izan du Ana Cristina Barraganek La piel pulpo filmean, horietako baten alde lerratu gabe -ez da bata ona eta bestea txarra; biek dituzte alde onak eta txarrak-. Zuzendariaren […]

Bi etxe, bi errealitate

Izenburua: Fifi / Spare keysZuzendariak: Jeanne Aslan eta Paul SaintillanHerrialdea: FrantziaIraupena: 105 minutu Bi familia, bi etxe, eta bi errealitate; bizitzeko modu diferenteak. Ez dute zerikusirik Jeanne Aslanek eta Paul Santillanek zuzendutako Fifi / Spare keys pelikulan ageri diren bi pertsonaia protagonisten bizimoduek, baina badituzte sentipenak eta nahiak komunean: itomena, egunerokotik ihes egiteko beharra. Familiako giro gatazkatsutik askatu nahi du Sophie izeneko 15 urteko neskak. Kontsumo ohitura arriskutsuak, hainbat arazo eta […]

Ezkutuan

Izenburua: CarvãoZuzendaria: Calorina MarkowiczHerrialdea: Brasil – ArgentinaIraupena: 100 minutu Carolina Markowicz zuzendariaren lehen film luzea da Carvão; Horizontes Latinos sailean ari dira ematen. Brasilgo landa eremu batean bizi den familia batean oinarrituta dago filma, eta inkongruentziaz, sekretuz eta ezustekoz josita osatu du narrazioa. Etxe ondoan duten ikatz fabrika batean egiten dute lan, baina ez dabiltza ekonomikoki soberan. Hala, jasotako proposamen makabro batekin, dena aldatuko da. Droga trafikatzaile bat ezkutatzea onartu […]

Intimitatearen urraketa

Izenburua: Jeong-sunZuzendaria: Jeong Ji-hyeHerrialdea: Hego Korea.Iraupena: 105 minutu. Hego Koreako pelikula batekin estreinatu dute Zinemaldiko Zuzendari Berriak saila: Jeong-sun. Maiz jazotzen den egoera eta gai bat jorratu ditu zuzendariak: intimitateren urraketa. Eta gertaera horrek pertsonaiaren bizitzan duen eragina azaltzen du, arlo profesionalean nahiz pertsonalean. Jeong-sun da, hain zuzen, pertsonaia protagonistaren izena. Lasai bizi da emakumea, errutina baten parte; elikagaien fabrika batean egiten du lan, eta nagusiaren jokabidea salbu, lantokia inguru […]