Emakumetzeari beldurra

Zuzendaria: Sol Berruezo Pichon-Riviere. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 65 minutu. Egile gazteen lanek eurekin ekarri ohi dute promesa txikien mamua. Suzanne Lindon izan da aurtengo Zinemaldian askoren arreta bereganatu duen zinemagile berrietako bat Seize printemps filmarekin, eta gordetzeko beste izen bat ikasi dugu gaur: Sol Berruezo Pichon-Riviere. Hala esan dute aurkezleek haren opera prima estreinatu aurretik: “Emakume hazte-bidean dagoen biolentzia ehizatzen bikainak diren zuzendari argentinarren parte bihurtu da, arrastoa ez galtzeko […]

Intimitatearen testurak

Izenburua: Autoficción (autofikzioa). Zuzendaria: Laida Lertxundi. Herrialdea: AEB-Espania-Zelanda Berria. Iraupena: 14 minutu. Hiria egunsentian. Musikari bi erdi ilunetan. Poliziak errepidean. Neska bat lur gainean arrastan darama norbaitek. Beste bat kotxe baten atzealdean botata agertzen da. Jendea espaloietan. Eskubide zibilen aldeko manifestazio bat. Paisaia mugimenduan. Eta, tartekatuta, zenbait emakume euren bizi-lekukotza puskak partekatzen. Ama izateaz, zaurgarri sentitzeaz, abortatatzeaz, antsietatearen esperientziaz. “Ahultasun konstante batean sentitzen naiz”. “Harreman ezberdin bat dut ordutik nire […]

“Denetan erradikalena”

Izenburua: Visión nocturna. Zuzendaria: Carolina Moscoso. Herrialdea: Txile. Iraupena: 80 minutu. Victor Iriarte Donostiako Zinemaldiko filmen hautaketa batzordeko kideak esan du: “500 pelikula baino gehiago ikusi behar izaten ditugu, eta hau izan zen denetan erradikalena, esperientzia gogorrenetakoa”. Carolina Moscosoren Visión nocturna pelikula jaialdira ekartzeko dudarik ez zuten izan, beraz, eta zuzendaria bera Kursaaleko aretoan zela aurkeztu dute gaur lana. Sinopsiak ere iragartzen zuen arnasa sakon hartu beharko zela pelikularen zenbait […]

Biolentziaren koloreak

Izenburua: Nuevo orden. Zuzendaria: Michel Franco. Herrialdea: Mexiko. Iraupena: 86 minutu. Michel Francori egokitu zaio aurten Perlak sailari hasiera ematea ——Sail Ofizialeko epaimahaikide ere arituko da aurten—, bere lan, askoren ustez, anbiziotsuenarekin: Nuevo orden. Ez da lan luzea, ez da ordu eta erdira iristen, eta hasieratik harrapatzen zaituen bezala, aska zaitzaila nahi duzu bukaerara hurbiltzen joan orduko. Gogorra da, gordina. Kontua da, ordea, ez ote den gogorregia, gordinegia. Eta zenbat […]

Ezkerraren nora ezaz

Izenburua: Nos défaites. Zuzendaria: Jean-Gabriel Periot. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 89 minutu.   Parisetik hurbil, Rolland d’Ivry-sur Seine institutuko batxilergoko ikasleekin egin du lan Jean-Gabriel Periotek (Bellac, Frantzia, 1974) Nos défaites bere lan berrian. Lehen eszenatik argitu du zer den datorrena, errepresentazioaren eta dokumentalaren arteko uztarketa bat, elementu gutxiko eta interes nahikoko lan bat. Aktore lanetan jarri ditu ikasleetako batzuk, eta lantalde teknikoan aritu dira besteak. Berrinterpretazio ariketa bat proposatu die: […]

Tragedia bat, hezur-haragizkoa

Izenburua: Adults in the Room. Zuzendaria: Costa-Gavras. Herrialdea: Frantzia-Grezia. Iraupena: 124 minutu.   Yanis Varufakisen memorietatik edaten duen fikziozko lana osatu du Costa-Gavras zinemagileak Adults in the Room filmean. Beti lau pareten artean, Greziaren erreskatearen gaineko negoziazio etsiak kontatzen ditu, eta, bere larrian, bere egiazkotasunean, tragedia bat da dena, hezur eta haragizkoa; milaka aurpegi dituena, itomenera eramandako milaka bizitza eta aski borrero guztiak zapatapean hartzeko. Krisia lehertu zenetik, Eurotaldeak inposatutako […]