Kontakizun bat oinordetzan

Izenburua: Carta a mi madre para mi hijo. Zuzendaria: Carla Simon. Herrialdea: Herrialde Katalanak. Iraupena: 24 minutu. Genero epistolarra zineman ere zein iradokorra eta zein zehatza izan daitekeen erakutsi zuen Carla Simonek Correspondencia filmarekin duela bi urteko Zinemaldian. Dominga Sotomayor zinemagile txiletarrarekin trukatu zituen eskutitz filmikoak han, eta berriz heldu dio formatuari Carta a mi madre para mi hijo film ederrean. Ama izan berri da zinemagilea, eta apenas ezagutu zuen […]

Gainez eginda

Izenburua: Triangle of Sadness. Zuzendaria: Ruben Ostlund. Herrialdea: Suedia. Iraupena: 147 minutu. Atzo gauean heldu zen Ruben Ostlunden lan berria Donostiako Zinemaldira, eta agerian gelditu zen publikoaren jakin-mina, jende ilara luzea osatu baitzen atarian eta Antzoki Zaharra goraino bete ostean. Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazita heldu da jaialdira Triangle of Sadness, eta, sariaren oihartzuna aparte, ez da oharkabean igaro ikusle eta kritikarien artetik; ozen jo diote txalo batzuek, ondo larrutu […]

Galdu aurretik

Izenburua: LivingZuzendaria: Oliver HermanusHerrialdea: Erresuma BatuaIraupena: 102 minutu Ez da arraroa Zinemaldiko programazio askotarikoan klasikoen berrikuspenak topatzea urtetik urtera. François Ozonek Fassbiderren Die bitteren Tränen der Petra von Kant (1972) lanean oinarritutako Peter von Kant aurkeztu du, esaterako, Perlak sailean aurten; eta atal berean erakutsi du Oliver Hermanus hegoafrikarrak ere tankerako bere lan berria: Living. Tankerakoa, berrikuspen gisako bat delako hori ere, Akira Kurosawaren Ikiru (1952) filmarena, hain justu. Halakoetan […]

Katu jendea

Izenburua: La hija de todas las rabiasZuzendaria: Laura BaumeisterHerrialdea: Nikaragua – Mexiko – Herbehereak – Alemania – Frantzia – Noruega – EspainiaIraupena: 91 minutu Filma ikusten hasi aurretik abisatu zuen proiekzioaren aurkezleak, igande gauean, Kursaaleko emanaldian: “Kredituetan ikusiko dituzuen sinbolo guzti horiek ez dira huskeria, erakusten dute zeinen zaila den zinema industriarik ez daukan herrialde batean zinema egitea”. Eta filma ikusten amaitu ostean ere argi geratu zen zenbat jenderen inplikazioa […]

Ilunpe laranja

Izenburua: Un año, una noche Zuzendaria: Isaki Lacuesta Herrialdea: Espainia Iraupena: 120 minutu 2015eko azaroaren 13ak Parisko Bataclan dantzalekuan harrapatuko ditu Celine (Noemie Merlant) eta Ramon (Nahuel Perez Biscayart). Ostiral gaua da, eta beste bi lagunekin kontzertu baterako plana egin dute, Eagles of Death Metal ikustekoa. Lau lagun tiroka sartu dira, ordea, eta, krak, bizirik ateratakoak ere ez dira lehengotan aterako. Ez Celine eta Ramon —Ramon Gonzalezen Paz, amor y […]

Testiguaren biziraupena

Izenburua: Un Monde / Playground. Zuzendaria: Laura Wandel. Herrialdea: Belgika. Iraupena: 72 minutu. Nora eta Abel anai-arrebak eskolara bueltan dira. Ez dute sartu nahi, baina ez dute besterik. Anaiaren kasuan, bada arrazoi minkorrik: beste haur batzuk oso modu bortitzean jazartzen dute, eta berehala ohartuko da 7 urte baino ez dituen arreba. Lagundu nahi badio, inori ezer ez esateko eskatuko dio Abelek, baina nekez eutsi ahal izango dio neskatoak. Mundu bat. […]

Zauria samur

Izenburua: Fantasía. Zuzendaria: Aitor Merino. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 100 minutu. Dokumentala da ziur aski euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean nabarmendu den generoa 69. Zinemaldi honetan. Apenas erakutsiko da fikziozko ekoizpen berririk euskaraz —Mikel Gurrea Heltzear laburra estreinatzear da—, baina, esan beharrik ez, dokumentalen generoa ere aski da eder eta emankor, eta lan interesgarriak heldu dira bide horretatik: Maider Oleagaren Kuartk Valley —bihar estreinatuko du—, Xabier Erkiziaren O Gemer eta […]

Gazteen bizkar mundua

Izenburua: Bigger Than Us. Zuzendaria: Flore Vasseur. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 96 minutu. Sariek ohikoan baino zeresan handiagoa emango duten Zinemaldian, Marion Cotillard izango da eguneko izarra gaur. Inaugurazio galan jasoko du aktore frantses ezagunak aurtengo lehen Donostia Saria, eta hari lotutako proiekzioarekin piztu da Viktoria Eugeniako proiekzioen metxa goizeko lehen orduan. Aretoa ez oso beteta, gehienak jaialdiaren egunkarian muturra sartuta —hain ezohiko estanpa gaur egun—, baina txalo hots dezentekoa pelikula […]

Non daude haiek

Izenburua: Non dago Mikel? Zuzendariak: Amaia Merino eta Miguel Angel Llama Pitu. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 79 minutu. . Udazkeneko koloreekin abiatzen da Non dago Mikel? filma. Droneekin hartutako irudiak, Orbaizeta inguruko basoen gainetik. Bidasoako uretan topatu zutenean ere udazkena zen. Baina beste berde, marroi, gorri batzuk erakusten dituzte orduko irudiek. Kolore horiek dira orain zuzendariek dokumentala osatzeko erabili duten material indartsuenetako bat, Mikel Zabaltzaren atxiloketaren eta desagerpenaren ondoko egunetako […]

Tripetako grapak

Izenburua: Falling. Zuzendaria: Miggo Mortensen. Herrialdea: Kanada-Erresuma Batua. Iraupena: 113 minutu. Donostia Saria jasotzearekin batera, zuzendu duen lehen filma aurkeztera etorri da Viggo Mortensen aurten Zinemaldira: Falling. Aktore lanak ere egin ditu, protagonistetako batenak, hain justu: mutil lagunarekin eta bien alabarekin bizi den klase oneko gizona da, John, lanbidez pilotua. Haren aita Willis da beste protagonista (Lance Henriksen), nekazari kontserbadore, misogino eta homofoboa — gehitu daitezke ildo bereko nahi beste […]