Histeria kolektiboa

Regression (Alejandro Amenabar) Tesis (1996) eta Abre los ojos-en (1997) bidetik, ondoen menperatzen duen generoari, thriller psikologikoari, heldu dio zinemagile espainiarrak bere azken pelikulan. Emaitza ez da erabat borobila, baina primeran asmatu du suspensezko giro itogarri-nahasgarri bat transmititzen, eta ikus-entzule dezente gorputz txarrarekin irten diren Kursaaleko auditoriumetik. Benetako gertaeretan oinarrituta dago Regression. Minnesotako herrixka itxuraz lasai bat, AEBen iparraldean, 1990eko udazkenean. Angela 17 urteko nerabeak (Emma Watson) krimen aitorrezin bat […]

Jose Luis Rebordinos: «Lehiaketa bereziki gogorra izaten da euskal film batentzat»

Lana dela-eta, urtean 300 bat pelikula ikusi behar izaten ditu Jose Luis Rebordinosek (Errenteria, Gipuzkoa, 1961). Donostiako Zinemaldiak irauten duen bederatzi egunetan, aldiz, bakanen bat. «Ez dut astirik izaten». Jaialdia beretzat erresistentzia fisikoko proba bat izaten dela dio, umorez. Goizeko zazpietan jaikitzen da, eta nekez oheratu 01.30ak baino lehen. «Nire egitekoa da gonbidatuei ongietorri egitea, jaialdiaren abegi ona adieraztea, ekitaldi ofizialetara joatea… Orain Kursaalean, orain Tabakaleran, orain Maria Cristinan…». Bestela […]