Klaustrofobikoa

Son of Saul (Laszlo Nemes) Dena da zarata, dena bultzakadak, kolpeak, irainak (“JUDUTAR ZERRIA!!!!”), Auschwitzeko kontzentrazio esparrukoko gas kameren eta errausketa labeen bueltan. Dena da tristura, mesfidantza eta itxaropenik eza preso daudenen artean. Saul da horietako bat. Sonderkommando deiturikoetan lan egiten du, naziek gas kameretan akabatuko dituztenei urrea, dirua eta objektuko baliozkoak kentzen, kamerak garbitzen, gorpuak labeetara garraitzen, eta labe horiek elikatzen. Badaki denbora gutxirako jarduna izango dela berea, bera […]

Erlijioak itota

Iona (Scott Graham) Auskalo zergatik alde egiten duten Iona 30 urte pasatxoko emakumezkoak eta Billy Bull 15 urteko bere semeak aurrenekoaren jaioterrira, Hibreda uhartera, Eskoziako ipar-mendebaldera. Zergatik erretzen ote duten autoa. Zer dela-eta egiten dien harrera hotza Elisabeth Ionaren txikitako lagunak, eta haren senar Matther eta aita Danielek. Pixkanaka argituko da dena, urratsez urrats jakingo du ikusleak non dagoen ama-semeak arrastaka daramaten dramaren jatorria. Erlijioak zeharo blaitutako lurralde zoragarri bezain […]

Uriberentzat ez da sinesgaitza

Lejos del mar (Imanol Uribe) Jendeak barre egin dio prentsako emanaldian, eta sekuentzia dramatikoenak eta gordinenak pantailan agertzean burlaizez erreakzionatu. Ikus-entzule dezenteri ez zaie inondik ere sinesgarria iruditu Uribek kontatzen duena, eta gupidarik gabe erreakzionatu. Niri ez zait bada hain pelikula txarra iruditu… Kartzelan 22 urte igaro ostean, Parot Dotrinaren ondorioz aske geratzen da Santiago Argote Bengoa, eta Sotoko kartzelan ezagututako Emilioren etxera, Almeriara, joango da bizitzera. 28 urte lehenago […]

Deserrotutakoa herrira bueltatzen denean

Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre) Zinemagile zornotzarraren estreinako fikziozko film luzea da. Zornotzan bertan errodatu zuen joan den udazkenean, eta kontatzen du jaioterrira itzultzen den deserrotutako emakumezko gazte baten drama. Junek (Irene Escolar) 25-28 bat urte dauzka, eta Kanadara alde egin zuen amaren heriotzaren ondoren, familia eta Diego mutil-laguna atzean utzita. Bueltatu da, ordea (ez da zehazten zenbat denbora igaro duen atzerrian), eta bere etorrerak eragindako susmo txarrei aurre […]

Modu inteligentean

Irango agintariek nolabaiteko etxeko atxiloaldia ezarri zioten Jafar Panahiri duela bost urte, baina zinemagileak, hiru jaialdi handien kutunenetako batek, pelikulak egiten jarraitzen du. Taxi Teheran dokumental faltsuan beti arduratu izan duten gaiei heldu die, eta azken urteotan han ondutako beste film batzuek egin bezala (Asghar Farhadiren A Separation eta Rakhshan Bani-Etemaden Ghesseha kasu), Iranen beraren eta hango herritarrek bizi duten errepresio egoeraren berri ematen du. Panahi bera da taxiaren gidaria. […]

Egarri dira

Jajda / Thirst (Svetla Tsotsorkova) Europa ekialdean ekoizten dituzten pelikula gehienak lehorrak dira; edo molde horretakoak dira, behintzat, hona iristen direnak. Gordinak, txantxetarako denborarik ez dutelako geografia horietan. Iazko Zinemaldian eman zituzten bi dira horren eredu: Cain’s Children dokumental hungariarra (Marcell Gero) eta The Tribe fikzio mutu ukrainarra (Miroslav Slaboshpitsky). Svetla Tsotsorkova bulgariarrak zuzendutako fikziozko lehen lan luzeak ere aipatutako bien iturritik edaten du: pertsonaia malenkoniatsuak, ingurune deprimituak, biolentziarekiko jarrera […]

Elkar elikatuz

Desde allá (Lorenzo Vigas) Barneko mina kanporatu ezin duten bi pertsona itxuraz zeharo diferenteak dira Armando (No eta El Club-en lan egindako Alfredo Castro aktore txiletarrak interpretatzen du) eta Elder. Aurrenekoak 55 bat urte dauzka, hortz protesiak osatzen dituzten laborategi batean lan egiten du, eta, bere sexu apetak asetzeko, Caracaseko (Venezuela) gizarteko mailarik apalenetako mutilei ordaintzen die. Horietako bat da Elder gaizkile gaztetxoa, autoetako ispilu erretrobisoreak lapurtuz eta autoen karrozeriak […]

Ausarta eta unibertsala

Amama (Sail Ofiziala) Generoen eta belaunaldien arteko talkaz mintzo da Asier Altuna zinemagilea, modu ausart batean. Baserriko ugazabak ez ditu bere seme-alabak ulertzen; ez daki zertarako dauzkaten ikasketak. Hala esaten dio emazte obeditzaileari. Eta, bide batez, jakinarazten dio seme zaharrenari eskuen zimurrek, gogortasunak, lanak finean, egiten dutela pertsona, ez, ordea, hitzek. Alaba errebelde artistak, baina, hankaz gora jarri nahi du neolitikotik ezarritako bizimoldea. Ez du ulertzen, adibidez, aitak zergatik hiltzen […]

Mugako kontuak

Sicario (Denis Villeneuve) Ez du ezer berria proposatzen Villeneuvek thriller poliziako honetan: droga kartelak, AEBetako Defentsa ministerioko cowboy-pistoleroak, FBIko agente lege betearazleak, AEB eta Mexiko arteko mugako hautsa eta eguzkia… Baina erdi-onik ateratzen da zuzendari kanadarra, Incendies-en (2010) eta Prisoners-en (2013) egilea. Eta erdi-onik ateratzen da Benicio del Toro, Josh Brolin eta Emily Blunt aktoreen lanari esker. Aurrenekoa, CIAko agente gupidagabe-karismatiko bat da; bigarrena militar sinpatiko ustela, eta hirugarrena FBIko […]

Borrokalari humanoegia

The Assassin (Hou Hsiao-hsien) Zinema jaialdi entzutetsuenen egile kutuna da taiwandarra. Azken 30 urteotan irabazi ditu sariak Cannesen, Venezian, eta, egin kontu, Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion 1995ean, artean 48 urte besterik ez zituen arren. Cannesen zuzendari onenaren saria jaso ondoren Donostiara ekarri duen filma IX. mendeko Txinan kokatu du. Botere gatazkak gertatzen ari dira dinastien artean, eta moja-printzesa batek (hala deitzen diote) aginduko dio Nie Yinniangi lehengusua, Tian Jian […]