‘I, Daniel Blake’, errealista, tamalez

Ken Loachen zinemak ez du artifizio handiegirik behar, ez efektu berezirik, ez soinu banda epikorik, ez eta argazkigintza liluratzailerik ere. Errealitateari so egiteko modu bat du, ordea, gehienetan fruituak ematen dituena. Baita oraingoan ere: I, Daniel Blake azken filmean (aurten Cannesen garaile), bihotzeko bat pairatu eta lan egiteko ezintasuna aitortu diezaioten borrokatzen duen arotz baten istorioa kontatu du, batetik. Bestetik, etxetik kaleratua izan den eta miserian erortzear den ama baten […]

‘Pinamar’, edo anaitasuna zer den

Federico Godfrid zuzendariak berak aitortu du Pinamar bere filmean ez dela, berez, gertakari handirik gertatzen. Eta egia da. Aldiz, ezer gertatzen ez denean gertatzen den horretaz mintzatzeko tresna ona da pelikula, zalantzarik gabe. Eta horretarako, zer hobeto kostaldeko leku turistiko bat baino, neguan, jende oldeak alde egin eta itsasoa bakarti ageri denean? Hantxe, Pinamarren, Buenos Airesetik gertu, kokatu ditu Godfrided Miguel eta Pablo, hil berri den amaren apartamentua saltzera joandako […]

‘Neruda’ (Perlak)

Pablo Larrain zuzendari txiletarrari ez zaizkio arauak gehiegi gustatzen: errealitatearekiko fideltasuna izan ohi bada biopic-en kalitatea neurtzeko termometroetako bat, horrekin apurtu du zinemagileak, konplexu handiegirik gabe. Fideltasunaren zamaren arintzea, ordea, ez da erosotasun ariketa izan, Pablo Neruda bezalako figura ia mitiko bat beste molde batez erretratatzeko erronka ekarri diolako bueltan. Eta onik atera da Larrain. Emaitza, Neruda, poeta eta politikari komunistaren erretratu gizatiarra da, erraldoia uxatu eta pertsona ekarri duena […]

‘La fille de Brest’ (Sail Ofiziala, lehian)

Liluratu ez, baina entretenitzeko moduko film batekin abiatu da Donostiako 64. Zinemaldia, lepo betetako Kursaalean. Emmanuelle Bercotek zuzendutako La fille de Brest lanak Bretainako ospital txiki bateko mediku batek hainbat heriotz eragin dituen medikamendu baten aurka abiatutako borroka ekarri du Donostiara. Sidse Babett Knudsen aktoreak, Irene Frachon doktorearen larrutan, lan ona egin du borrokalari sutsu eta nekaezinaren rolean, eta ez dira bereziki luzeak egin filmaren 128 minutuak: egoki egituratu du […]