Kontatzen dena garrantzitsua denean

Izenburua: Jak Najdalej Stąd (Inoiz ez dut negarrik egiten) Zuzendaria: Piotr Domalewski Herrialdea: Polonia Iraupena: 93 minutu . Nola aurre egin zure aitaren heriotzari, hura ezagutzen ez baduzu? Ola hamazazpi urteko gaztea da eta bere ama eta anaiarekin bizi da Polonian. Egun batean Irlandatik dei bat jasoko du: aita lan istripuz hil da Irlandan. Aitaren gorpua etxera itzultzeko bidaia abiatuko du Olak Irlandara. Bertan, hain ezezaguna zuen aita eta bere […]

Haurtzarora bidaia

Izenburua: Chupacabra Zuzendaria: Grigory Kolomytsev Herrialdea: Errusia Iraupena: 75 minutu. . “Zer egin dezaket Chupacabra?” Galdetzen dio une batean bederatzi urteko Andreik bere babesletzat hartu duen Chupacabrari. “Ez abandonatu Chupacabra”. Mundu guztiak abandonatu duen unean, Chupacabraren oroitzapena da mutikoak duen bakarra. Hondartzan dagoen egun batean, abandonatutako txakur bat aurkitzen du Andreik, eta Chupacabra izaki mistikoa dela erabakitzen du. Lehendabizikoz Puerto Ricon ikusi zuten izaki fantastikoa da Chupacabra, Chilen ere ikusi izan […]

Maitasun istorio bat

Izenburua: Seize printemps (Hamasei udaberri) Zuzendaria: Suzanne Lindon Herrialdea: Frantzia Iraupena: 74 minutu. Torontoko Zinema Jaialdian aurkeztu, eta Cannesen sail ofizialerako hautatu ondotik iritsi da Seize Printemps Donostiako Zinemaldira. Zuzendari Berriak sailera hain zuzen. Hamasei urte dituen Suzanne, bere adineko jendeak aspertuta, egunero eskoara bidean ikusten duen gizon helduago batekin obsesionatzen da, Raphaëlekin. Adina gorabehera, maitasun affaire bat hasten dute biek. Bikote harremanaren nondik norakoak kontatzen ditu filmak, zuzendariaren ikuspegi erabat […]

Itzulera baten ezinak

Izenburua: Ge sheng yuán hè mán bán pai / Slow singing. Zuzendaria: Dong Xingy. Herrialdea: Txina. Iraupena: 107 minutu. Bidaia. Itzulerako bidaia baten kronika egin du Dong Xingy zinemagile txinatarrak bere lehenengo pelikulan. 20 urte kartzelan eman ondotik, etxera itzuli da Junsheng. Etxea ez du utzi bezala harrapatu, ordea. Azken urteetan dena aldatu da, bera izan ezik. Itzulera horren nahiak eta ezinak dira pelikularen funtsa. Apaindura askorik gabe, Junshengen egunerokoaren erradiografia […]