Kontrastea

Izenburua: La piel pulpo Zuzendaria: Ana Cristina Barragan. Herrialdeak: Ekuador – Grezia – Mexiko – Alemania – Frantzia. Iraupena: 94 minutu. Bi unibertso, eta bi mundu paralelo. Uharte isolatu bateko isiltasuna eta atsedena, batetik; eta hiriko kaosa, bestetik. Bien arteko kontrastea erakutsi nahi izan du Ana Cristina Barraganek La piel pulpo filmean, horietako baten alde lerratu gabe -ez da bata ona eta bestea txarra; biek dituzte alde onak eta txarrak-. Zuzendariaren […]

Kontakizun bat oinordetzan

Izenburua: Carta a mi madre para mi hijo. Zuzendaria: Carla Simon. Herrialdea: Herrialde Katalanak. Iraupena: 24 minutu. Genero epistolarra zineman ere zein iradokorra eta zein zehatza izan daitekeen erakutsi zuen Carla Simonek Correspondencia filmarekin duela bi urteko Zinemaldian. Dominga Sotomayor zinemagile txiletarrarekin trukatu zituen eskutitz filmikoak han, eta berriz heldu dio formatuari Carta a mi madre para mi hijo film ederrean. Ama izan berri da zinemagilea, eta apenas ezagutu zuen […]

Filmek egiten al dute amets?

Izenburua: ‘Gelditasuna ekaitzean’. Zuzendaria: Alberto Gastesi. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 96 minutu. Lara eta Telmo maiteminduta daude. Paristik Donostiara itzuli dira. Hirian etxe bat erostekotan dira, itsasoari begira dagoen etxe bat gustatu zaie. Halako etxe bat Donostian erostea istorioa zientzia fikziozko generoan sartzea litzateke. Baina aurrera, pelikula ez baitoa hortaz. Daniel ari zaie etxea erakusten. Kontua da iraganean Danielen eta Lararen bizitzak gurutzatu egin zirela. Hor dago muina: zer gertatu […]

Gainez eginda

Izenburua: Triangle of Sadness. Zuzendaria: Ruben Ostlund. Herrialdea: Suedia. Iraupena: 147 minutu. Atzo gauean heldu zen Ruben Ostlunden lan berria Donostiako Zinemaldira, eta agerian gelditu zen publikoaren jakin-mina, jende ilara luzea osatu baitzen atarian eta Antzoki Zaharra goraino bete ostean. Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazita heldu da jaialdira Triangle of Sadness, eta, sariaren oihartzuna aparte, ez da oharkabean igaro ikusle eta kritikarien artetik; ozen jo diote txalo batzuek, ondo larrutu […]

Lodifobia

Izenburua: ‘Cerdita’. Zuzendaria: Carlota Pereda. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 90 minutu. Sara Extremadurako (Espainia) herri bateko neska gazte bat da. Gizena dago, eta herriko neska askok burla egiten diote. Iseka. Bullying. Igerilekuan dela, poltsa eta arropa kenduko dizkiote bi neskek. Eta txikitako lagun batek ere ez du defendatuko Sara. Gizarte gaiekin hasten da Cerdita filma: lodifobia eta jazarpena. Baina istorioan ustegabeko zerbait gertatuko da. Gizonezko gaizkile batek izua eragingo du herrian, […]

Galdu aurretik

Izenburua: LivingZuzendaria: Oliver HermanusHerrialdea: Erresuma BatuaIraupena: 102 minutu Ez da arraroa Zinemaldiko programazio askotarikoan klasikoen berrikuspenak topatzea urtetik urtera. François Ozonek Fassbiderren Die bitteren Tränen der Petra von Kant (1972) lanean oinarritutako Peter von Kant aurkeztu du, esaterako, Perlak sailean aurten; eta atal berean erakutsi du Oliver Hermanus hegoafrikarrak ere tankerako bere lan berria: Living. Tankerakoa, berrikuspen gisako bat delako hori ere, Akira Kurosawaren Ikiru (1952) filmarena, hain justu. Halakoetan […]

Bi etxe, bi errealitate

Izenburua: Fifi / Spare keysZuzendariak: Jeanne Aslan eta Paul SaintillanHerrialdea: FrantziaIraupena: 105 minutu Bi familia, bi etxe, eta bi errealitate; bizitzeko modu diferenteak. Ez dute zerikusirik Jeanne Aslanek eta Paul Santillanek zuzendutako Fifi / Spare keys pelikulan ageri diren bi pertsonaia protagonisten bizimoduek, baina badituzte sentipenak eta nahiak komunean: itomena, egunerokotik ihes egiteko beharra. Familiako giro gatazkatsutik askatu nahi du Sophie izeneko 15 urteko neskak. Kontsumo ohitura arriskutsuak, hainbat arazo eta […]

Denbora eraikuntza bat da

Zuzendaria: Cyril Schaublin. Herrialdea: Suitza. Iraupena: 93 minutu. Saila: Zabaltegi. Anarkistak Suitzan. Anarkistak Suitzan, XIX. mendean. Anarkistak Suitzan, XIX. mendean, eta erlojuak egiteko teknologia. Berezia da oso Cyril Shcaublin Suitzako zinemagilearen Unrueh filma. Pertsonaien arteko solasaldiak urrunetik daude grabatuak, ikus-entzuleak urrunetik ikusten ditu kasu askotan. Esate baterako, lehen sekuentzian anarkismoaz hizketan ari diren emakumeak. Erlojuen bihotza nola eraikitzen den teknologikoki ere azaleratzen du pelikulak: XIX mendean, horretan aritzen ziren emakumeek […]

Katu jendea

Izenburua: La hija de todas las rabiasZuzendaria: Laura BaumeisterHerrialdea: Nikaragua – Mexiko – Herbehereak – Alemania – Frantzia – Noruega – EspainiaIraupena: 91 minutu Filma ikusten hasi aurretik abisatu zuen proiekzioaren aurkezleak, igande gauean, Kursaaleko emanaldian: “Kredituetan ikusiko dituzuen sinbolo guzti horiek ez dira huskeria, erakusten dute zeinen zaila den zinema industriarik ez daukan herrialde batean zinema egitea”. Eta filma ikusten amaitu ostean ere argi geratu zen zenbat jenderen inplikazioa […]

Ezkutuan

Izenburua: CarvãoZuzendaria: Calorina MarkowiczHerrialdea: Brasil – ArgentinaIraupena: 100 minutu Carolina Markowicz zuzendariaren lehen film luzea da Carvão; Horizontes Latinos sailean ari dira ematen. Brasilgo landa eremu batean bizi den familia batean oinarrituta dago filma, eta inkongruentziaz, sekretuz eta ezustekoz josita osatu du narrazioa. Etxe ondoan duten ikatz fabrika batean egiten dute lan, baina ez dabiltza ekonomikoki soberan. Hala, jasotako proposamen makabro batekin, dena aldatuko da. Droga trafikatzaile bat ezkutatzea onartu […]