Hustutako emakumeen istorioak

Izenburua: ‘Las herederas’

Zuzendaria: Marcelo Martinessi

Saila: Horizontes Latinos

Emakumezkoen istorio indartsua da. Gordina. Ezkutukoa, edo hain sarri kontatzen ez dena, azalera ateratzen duena. Emakumeen maitasun eta desio nahiak eta ezinak. Klase sozialen arteko desberdintasunak. Espetxea. Esperantza galduak. Ihesa. Marcelo Martinessi paraguaiarrak pixkanaka sartzen zaitu Chela eta Chiquitaren arteko bikote harremanean, galbidean doan harremanean. Erritmo pausatuz kontatzen baitu, Chiquita, bien arteko dinamikoena, iruzurrak leporaturik etespetxeratuko dutela, eta Chelak, bertan behera utzi beharko duela burges txikiaren bizitza erosoa, bere automobila erabiliz, andre zahar batzuentzako taxi zerbitzu bat jartzeko. Isiltasunek, etxe barruko eszena geldoek, begiradek, azalduko dute istorioaren muina.

Chelak ustekabean Angy ezagutuko du, bere bezero baten alaba, bera baino emakume gazteagoa eta oso irekia. Bat-bateko lanarekin batera, harreman berri horrek eragin sakona izango du Chelaren bizitzan eta barne iraultza piztuko du.

Film gordina da Martinessirena, ausarta, eta farfailarik gabe Paraguaiko emakume szenbaiten errealitatea begi zorrotzez azaltzen duena. Biziki merezi du ikusteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude