Frida eta Anna

Filme batetaz asko eta ondo entzuten dudan bakoitzean, dardarka jartzen naiz. Gauza bera gaizki jartzen badute ere. Nahiago ezer ez jakin, eta gero neronek epaitu. Kontua da hori gertatu zaidala Carla Simonen Estiu 1993 pelikularekin: asko eta ondo hitz egin didate. Eta beti gertatzen ez den bezala, ikusi ostean, neronek ere bat egin dezaket iritzi orokortu horrekin: zeinen ederra, ongi egina…

Frida da protagonista: ama galdu berri duen umezurtza —aita lehenago hil zela kontatzen dute—. Baina, abiatu, amaren heriotzatik abiatzen da. Fridarekin batera dago Anna, bere lehengusina, eta biak dira pelikularen gidariak, hari nagusiaren bi osagaiak, nolabait. Haien inozentzia, jokaera ustez irrazionalen bat tarteka, eta, batez ere, haien hauskortasuna barru-barruraino sartzen dira. Une tristeak eta une oso brillanteak partekatu dituzte kamera aurrean, elkarrekin ama-alaba izatera jolasten dutenean bezala. Dolua eta heriotza, haurraren buru-bihotzetan arreta jarrita. Niri, behintzat, bihotza lapurtu didate bien artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude