‘The Florida Project’; Desprojektu baten auzoa

Ezusteko ederra. Beno, hitza ez da ederra, ziurĀ  aski. Ezusteko aski interesgarria Sean Baker estatubatuarrarenĀ  ‘Florida Project’ filmak dakarrena. Pobreziaren, etxegabeen, bizitzari aurrez-aurre ausardiaz begiratzen dion jendearen erretratua. Gordina. Barne astintzailea. Hunkigarria.

Amerikako Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek. ‘The Florida Project’ Orlandoko aldirietan dago kokatua, Disney unibertso koloretsuaren auzoan. Kontsumoaren, aisialdiaren, bizi eredu artifiziosoaren auzoan. Ustezko proiektu arranditsu eta farfailazkoaren ifrentzua. Eta, desprojektu horren ondorioz, motel merkeetako apartamenduetan bizi den baztertuen komunitatea. Tartean sei urteko Moonee neska lotsagabe bezain irri eragilea, eta bere lagun koadrila.

Eta bere ama, zeinak eginahal guztiak egingo dituen bizitza aurrera atera ahal izateko: aberatsei perfumeak saldu, prostituzioan aritu, lagun eta ezagunei dirua eskatu… beharĀ  dena. Sean Bakerrek ertz askodun filma ondu du gidoi soil bati tiraka. Pertsonaiekin enpatizatu egiten du ikusleak; eta ulerzten du komunitate sortu berri horretan bizi direnen drama. Baita haien bizigogoa ere. Apartak umeen joan-etorri bihurriak eta harreman zintzoak; apartak emakumeen arteko konplizidade keinuak.Eeta aparta Williem Dafoeren papera ere, motel sorta horretako gerente gizatiarraren rolean.

Zinemaldian ikusi ezin duenak, eta zinema areto komertzialetara iristen ez bada, egin dezala eskaera herriko zineklubetan eman dezaten. Beharrrezkoa den filma.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude