Nork zaintzen du zaintzailea?

Gertuko norbait gaixotzen denean, edozer pasatzen zaionean, orokorrean bigarren planoan egon ohi den praktika bat azaleratzen da, lehen baino nabarmenago, ukigarriago: zaintza. Zaintzailea bihurtzen da gaizki dagoenaren sostengu eta helduleku. Gaizki dagoenaren min guztiak sartzen zaizkio barren-barrenera, baina bera ez da protagonista, irmo mantendu behar du, laguna, gertukoa ito edo eroriko ez bada. Baina nork zaintzen du zaintzailea? Horixe bera da Fernando Francoren (Sevilla, Espainia, 1976) Morir filmak planteatzen duen galdera. Gaur estreinatuko dute, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Artifiziorik gabeko narrazioa, tristea, baina beharrezkoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude