Indarkeria matxistaren biktimak entzuten

Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren lekukotza gogor eta hunkigarriak entzun daitezke Volar dokumentalean. Haien hitzetan, nabari da oso garrantzitsua dela egoera bera jasan duten beste andreekin egotea eta sentimenduak partekatzea. Asteburu batean landetxe batean bilduko dira, eta haien artean joango dira eraikitzen gizarteari kontatu nahi diotena. Testigantzen arteko trantsizioak mimoz zainduta daude Bertha Gaztelumendiren lanean. Zurriolako butaka saioan izan da gaur Gaztelumendi, eta dokumentalaren inguruko xehetasun guztiak kontatu ditu. Ikusi beharreko lana da Volar, sentitu beharrekoa. Txalotzekoa da Zinemaldiak dokumentalari tokia egin izana. Orain, ikusi beharko dugu herriz herriko proiekzioek zer ematen duten. Eragileei filmaren proiekzioak eta eztabaidak antolatzera animatuko nituzke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude