‘La douleur’, barruraino sartzen den mina

Izenburua irakurtzearekin bakarrik ohartzen da bat La Douleur ez dela komedia bat, eta irauten duen 126 minutuetan pozerako tarte gutxi egongo dela. Sinopsiari begiratu bat botata: Paris, II. Mundu Gerra, deportatu duten senarra etxeratzeko ahalegin nekaezinean ari den Marguerite Duras —haren La Douleur liburuan (1985) oinarritua—. Irudi ederrak ditu,  Duras bikoiztuta agertzen diren uneak bezala —burutik pasatzen zaiona gorpuzten eta imajinatzen aldi berean—… Pelikula ederra bezain tristea, eta guztiaren gainetik nabarmentzekoa: Melanie Thierry aktorea, Durasen rolean. Haren presentzia, haren agonia, haren mina eta desesperazioa tripetaraino sartzen zaio ikusleari. Bikain.

2017-09-23. Melanie Thierry aktorea, Sail Ofizialeko Emmanuel Finkiel zuzendariaren ‘La douleur’ filmaren photocall-ean / Jon Urbe, Argazki Press

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude