Agnes Varda, dama maitagarri hori

Donostia Saria jaso zuen atzo Flandrian jaiotako zinemagile gazteak (50-60 urte gutxiago dituzten herritar asko baino gazteago iruditzen zaigu andrea). Viktoria Eugenia antzokian hitz sentituak egin zituen Vardak: “Ertzeetako saritu bat sentitzen naiz”. Bizipoza transmititzen du emakumeak: “Bizitza beti berrasmatzen aritu behar dugu”. Nouvelle Vagueko damari ohorezko oscar sari bat emango diote laster. Bere ibilbidea saritzeko modukoa baita, eta Zinemaldiak Donostia sari honekin asmatu egin duela iruditzen zaigu. Zurriolako butaka saioan bideo bat eman dute haren ibilbidea jasoz:

Dokumental zoragarri batekin iritsi da, gainera, Varda: Visages, Villages. Herritar orori gomendatzeko moduko filma da: umoretsua, gizatasunez betea, herritarrei ahotsa ematen diena, Vardaren eta JR argazkilariaren arteko adiskidetasun polita jasotzen duena… Zinema aretotik zoriontsu ateratzen zara Visages, Villages ikusita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude