‘Handia’ filmeko zuzendariak ‘Zurriolako butaka’-n

Sail Ofizialean lehian izango da Handia euskarazko filma. Bihar estreinatuko dute pelikula. Bezperan, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu dituzte. Filmaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte: gidoia nola landu zuten, efektu berezien zailtasuna, grabaketen luzapena, pertsonaien bilakaera, mundu zaharraren eta berriaren arteko talka… Nabarmendu dute Loreak filmarekin (Garaño eta Jose Mari Goenaga izan ziren zuzendariak) alderatuta oso ezberdina dela, eta iruditzen zaie bide desberdina egingo duela. Edonola ere, zabaltzeko zailak izango ziren ate batzuk ireki ziren Loreak filmari esker, Moriarti etxeko zuzendarien ustez. 35 minutuko elkarrizketa izan da, eta askorako eman du. Orain, Handia-ren erantzunaren zain geldituko dira. Zinemaldiaren ostean Londresko jaialdira joango da pelikula. Urriaren 20an, berriz, Euskal Herriko zinema areto komertzialetan estreinatuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude