Prostituzioa, hezur-haragitan

‘Alanis’ -Sail Ofiziala

Alokairuzko etxe batean prostituzioan lan egiten duen emakume gaztea da Alanis. Urte eta erdiko haurarren ama da, eta Gisela lagun eta lankidea bizi da haiekin. Arazoak areagotu egingo zizkie polizia etxean sartu, eta handik botatzean. Film xumea da Anahí Berneri argentinarraren bosgarrena. Xumea bezain gordina. Gordina bezain sinesgarria. Su artifizial apartekorik gabe, burrunba eta efektu berezien inolako beharrik gabe, batzuetan lakar, besteetan samur, azaladuko du Alanisen (eta bere semearen) egunerokotasuna. Ohikoa duen genero begiratuari, klase ikuspegiarena batuko dio oraingo honetan Bernerik. Ikus-entzuleak hezur haragitan biziko ditu Alanisek aurrera egiteko bizi dituen zailtasunak. Gomendagarria ez ezik, zinez ikustekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude