Lehenengoa

Zinemaldian estreinakoz ari den kazetariaren burutik pasatzen dena lehenengo egunean:

– 09.30. Benetan uste zenuen Donostian sandalia giroa egongo zela?
– 10.15. Non diozu dagoela kafea doan ematen duten oasi hori?
– 10.40. Hau da hau langile eta baliabide despliegea.
– 12.00. Ongi: elkarrizketa eginda. Gaizki: prentsaren pasera ez naiz ailegatuko gaurko lanak amaitu baino lehen. Galtzailearen sentsazioa.
– 14.30. Bederatzi egun emango ditugu mundu paralelo batean: bazkalorduan jakin duzu karguekin aske utzi dituztela egun pare bat lehenago atxilotutako Kataluniako alkateak
– 15.55. Kaka zaharra: pasea hasi baino bost minutu lehenago amaitu duzu idazten, baina zuzenketak falta dira. Galtzaile sentsazioa hazten.
– 17.30. Bihar bai, bihar goiz hasi eta goiz bukatuko dut. Ez dut 16.00etako emanaldia galduko.
– 17.45. Eguzkia Donostian, sandaliadun optimistak garaile.
– 18.15. Libre aritzeko esan zidaten, baina hau?
**Oharra: azkarrago ibili, eta idatzi filme bati buruz bihar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude