Fede kontua

Zinemira sailean, hilaren 26an, 27an eta 28an emango dute Converso gaztelaniazko dokumentala. David Arratibel nafarrak zuzendutako filma pertsonala da, bitxia, inor hotz utziko ez duen horietakoa. Punto de Vistan eta beste jaialdi batzuetan eman dute dagoeneko —Malagan zuzendari onenaren saria jaso zuen Arratibelek—, eta orain Zinemaldian ikusteko aukera egongo da. Hilaren 29an, gainera, hainbat areto komertzialetan estreinatuko dute.

“Nire familia osoa fede katolikora konbertitu da. Haiekiko distantzia gero eta handiagoa zenez, erabaki nuen film bat egitea, ulertzeko nola sartu zen Espiritu Santa haien bizitzetan”, dio Arratibelek.

Familia baten etxean sartzea bezala da Converso ikustea. Aingeruek bezala kantatzen duen familia batean. Fede kontuak ikusle bakoitzak modu ezberdinak biziko ditu, gertu ala urrun. Edonola ere, fedearekiko errespetutik ikustea komeni da, begirunez. Eliza Katolikoak sorrarazten dituen kontraesan guztiak, une batez, alboratuta. Jaime Chavarriren El desencanto filmarekin gozatu zuenarentzat, gomendio egokia da Converso. Zazpi t’erdi ekoizpen etxeak askotan harritzen gaitu. Oraingoan ere hala egin du. Jarrai dezatela horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude