Zurriolako Butakaren seigarren saioa

‘Gutik Zura’ dokumentala estreinatuko dute bihar Zinemaldian, eta Jon Maia zuzendaria ‘Zurriolako butaka’-n izan da lanaz hitz egiten.

 

Iratxe Fresneda ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaz mintzatu da.

Kritikarien solasaldian, Sail Ofizialaren errepasoa egin dute ‘Argia’-ko Gorka Bereziartuak eta BERRIAko Angel Aldarondok.

Bestetik, ‘Kalebegiak’ filmaren Velodromoko irudiak eman dituzte eta Gaztezulok film horren inguruan egindako bideo-kritika emititu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude