Fresneda: “Ustekabean deskubritu nuen Miren Loiarte”

‘Zurriolako butaka’ saioan elkarrizketatu dute Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Bihar estreinatuko dute Zinemira sailean berak zuzendutako ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentala. “Euskadiko filmategian agiri eta pelikula zaharrak arakatzen ari nintzela, ustekabean Mirentxu Loiarte zinemagilea deskubritu nuen. Gero pixkanaka joan nintzen bere lanak arakatzen, eta horren fruitua da dokumentala. Artelan bereziak eta ausartak dira bereak”. ‘Irrintziaren oihartzunak’ “erretratu inpresionistatzat” jo du egileak: “Ez da biopic bat”. Loiarte bera dokumentalean ageri da hizketan, baina Fresnedak ez zuen hori erraz lortu: “Asko kostatu zitzaidan bera konbentzitzea dokumentalean azaldu zedin”. ‘Off’ ahotsean Fresnedaren hausnarketak ageri dira, zinemarekin lotuak. “Hori hasieran ez nuen buruan, baina lantaldeak bultzatu ninduen horretara”. Donostiako Zinemaldian iskanbila handia sortu zuen Loiarteren ‘Irrintzi’ filmak, 1978. urtean. “Film horren proiekzioak egin beharko genituzke”, gaineratu du Fresnedak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude