Zurriolako Butakaren bosgarren saioa

‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaile Jorge Gil ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, Telmo Esnal pieza laburren egileetako batekin batera. Gaur estreinatuko dute ‘Kalebegiak’ Velodromoan.

 

Saio berean, ‘Irutxuloko Hitza’-ko kazetari Nerea Lizarraldek bi bideo aurkeztu ditu: Gorka Otxoa aktoreari egindako elkarrizketa, ‘Igelak’ filmaren inguruan; eta Ane Urrutikoetxearekin izandako solasaldia. Donostiako Orfeoiarekin batera ‘A monster calls’ filmean ahotsa jarri du Urrutikoetxeak.

 

 

Kritikarien solasaldian, Mikel Yarza blogaria eta Gorka Erostarbe BERRIAko kazetaria izan dira.

 

 

Gaztezulok Igelak filmaren bideo kritika prestatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude