‘I, Daniel Blake’, errealista, tamalez

Ken Loachen zinemak ez du artifizio handiegirik behar, ez efektu berezirik, ez soinu banda epikorik, ez eta argazkigintza liluratzailerik ere. Errealitateari so egiteko modu bat du, ordea, gehienetan fruituak ematen dituena. Baita oraingoan ere: I, Daniel Blake azken filmean (aurten Cannesen garaile), bihotzeko bat pairatu eta lan egiteko ezintasuna aitortu diezaioten borrokatzen duen arotz baten istorioa kontatu du, batetik. Bestetik, etxetik kaleratua izan den eta miserian erortzear den ama baten eta bere bi seme-alabena. Nahikoa da haien joan-etorriei adi behatzea egoeraz jabetzeko; nahikoa da umorea neurrian erabiltzea prestazio sistemaren absurdoa azaleratzeko; nahikoa da errealitatea bere horretan agertzea, mengelkeri debaldekorik gabe, ikuslea hunkitzeko. Badu Loachek gaitasun hori, errealitate krudelena salatzeko, publikoa konbentzituz. Lastima askorentzat filma amaitu bezain azkar desagertzea iraultza egiteko gogoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude