Telleria: “Galdera etiko batzuk badaude ‘Igelak’ filmean”

Euskal Zinemaren Galan estreinatuko dute gaur Patxo Telleria zuzendariaren ‘Igelak’ euskarazko filma. ‘Zurriolako butaka’ saioan filmaz mintzatu da zuzendaria: “Galdera etiko batzuk daude istorioan. Baina filmaren helburu nagusia da jendea gustura egotea”. Musikak garrantzia handia du filmean, eta hainbat euskal talde azaltzen dira zuzenean jotzen eta kantatzen. Miren GaztaƱaga aktorea da protagonistetako bat, eta kantuan ere azaltzen da. “Oraindik ez dut pelikula ikusi, eta irrikitan nago”, esan du GaztaƱagak. Filma Euskal Herriko areto komertzialetara abenduaren hasieran iritsiko da. “Zinemaldian erakutsiko dugu, baina argitaratu esan dezagun abenduan egingo dela. Durangoko Azokaren bueltan estreinatzea ere ondo egongo da, musika taldeen parte hartzeagatik”, esan du Telleriak. Gorka Otxoa da filmeko aktore portagonistetako bat. “Bere eremutik kanpo ingurune arrotz batean jartzen dugu pertsonaia. Era berean, jendea aldatzen den edo aldatzen ez den planteatzen dugu”, adierazi du zinemagileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude