Iturria: “Islandian ere estreinatuko dugu ‘Baskavigin’ dokumentala”

Ibai Iturria ekoizlea ‘Baskavigin. Euskal baleazaleen hilketa’ dokumentalaz mintzatu da ‘Zurriolako butaka’ saioan. “Duela 400 urte Islandian hil zituzten euskal arrantzaleen inguruko istorioa da. Zergatik hil zituzten jasotzen da dokumentalean. Grabaketa batzuk Islandian egin genituen eta beste batzuk Cadizen [Espainia]”. Iturriak azaldu duenez, dokumentala Errenterian (Gipuzkoa) ere ikusi ahalko da datorren larunbatean, Atlanktida jaialdiaren barne. Dokumentaleko ekoizpen etxe bat Islandiakoa da, eta herrialde horretan estreinatuko dela iragarri du Iturriak. “Baita Danimarkan ere”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude