Intxausti: “Europaren azterketa moduko bat egiten ari gara”

Xuban Intxausti dokumental egilea Zurriolako butaka-n elkarrizketatu dute gaur. Europa Transit proiektuaz mintzatu da. Joan den ostiralean Mugaminak dokumentala estreinatu zuen, The Act of Killing sailean. “Oso harreman berezia sortu zen Amets Arzallus dokumentaleko protagonistaren eta Zipreko kantari batzuen artean. Gainera, Zipreko kantariak Euskal Herrira etorri ziren gero”. Zipreko gatazka eta mugaren auzia jasotzen da lanean. Donostia 2016k sustatuta ari da Europa Transiteko dokumentalak egiten Intxausti; lan batzuk estreinatu dituzte ETBn jada. “Oso hunkigarria izaten ari da proiektua. Europako gatazken eta giza eskubideekin lotutako auziak ari gara aztertzen. Lan bakoitzaren amaieran negarrez bukatzen dugu, oso hunkituta”, esan du zuzendariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude