Elorza: “Gure etxeko emakumeak azaleratu nahi genituen”

Maria Elorza eta Maider Fernandez Las Chikas de Pasaik taldeko zinemagileak ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira gaur. “Berez ez dugu lan propiorik aurkeztu. Baina Donostia 2016 fundazioak eskatuta egin ditugu bi film labur, eta horiekin gaude hemen”, adierazi dute. Ostiralean estreinatu zuten Zabaltegi sailean ‘Gure hormek’ film laburra. “Donostiarekin lotura izan arren, hormen inguruan aritu behar genuen. Eta pentsatu genuen gure etxeetako emakumeak azaltzea horma horien artean”, esan du Elorzak. Maite dituzten emakumeak ageri dira hizketan filmean. Kalebegiak proiektuan ere parte hartu dute Elorzak eta Fernandezek, Donostian kale saltzaile lanetan aritzen den Txinako emakume baten istorioarekin. Asteazkenean ikusi ahalko da lan hori Velodromoan, Kalebegiakeko beste piezekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude