‘Voyage à travers le cinéma francais’, Tavernierren entziklopedia pertsonala

Frantziako zinemaren jakitun aparta da Bertrand Tavernier. Jakituria hori mimoz islatu du Voyage à travers le cinéma francais lan dokumentalean. Hiru ordutik gorako film mardula da, zinefilo petoentzat propio egina (kontu teknikoak, gidoiei dagozkienak, musika, aktoreen lana eta abar xehetzen ditu, besteak beste), baina gutxieneko interes bat duen edonorentzat izan liteke egokia. Bere bizitzan gehien gustatu zaizkion film, zuzendari, konpositore eta aktoreen inguruan hitz egiten du, jatorrizko filmen irudiekin hornituta. Jacque Becker, Jean Renoir, Claude Sautet, François Truffaut, Jean-Luc Godard, Agnès Varda, Jean-Pierre Melville… 1930eko hamarkadatik hasi eta 1970eko erdialdera arte. Hiru ordu pasatxoko lana izanagatik, labur geratu zaio, eta ordu beteko beste zortzi kapitulu dauzka eginak, 70eko hamarkadatik aurrerakoak azaltzeko. Darabilen ikuspegia subjektiboa da, zinemarekiko maitasunetik abiatutakoa, Martin Scorseseren A Persolal Jouney with Martin Scorsese Through American Movies haren ildotik, aldeak alde. Harrapatu eta filman sartzen zaitu istorioak. Pasioa nabari zaio, jakituriaz gain. Eta hori asko da.

Saila: Zabaltegi.

Izenburua: ‘Voyageà travers le cinéma francais’

Egilea: Bertrand Tavernier.

Iraupena: 190 min.

Nota: 7,5.

I

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude