Urresola: “Eresoinkaren historia harrrigarria da”

‘Voces de papel’ dokumentaleko zuzendari Esti Urresola elkarrizketatu dute ‘Zurriolakoi butaka’ saioan. Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren lanetako bat da hori. Parisekin lotutako atala egokitu zitzaion Urresolari. “Eresoinka kultur taldearen historia azaleratu dugu dokumentalean. Harrigarria izan zen nola Frantzian zeuden euskal errefuxiatu ugari bildu ziren, Eresoinka abesbatzan parte hartzeko. Ikuskizun handia sortu zuten Saran [Lapurdi], eta gero Pariseko eta Europako beste hiri batzuetako antzoki garrantzitsuetan izan ziren”. Zinemaldian jatorrizko bertsioan emango dute dokumentala datorren asteartean, eta hemendik gutxira ETBk emango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude