Palacios: “Lau urte pasa ditut filma egiten”

Juan Palacios ‘Pedaló’ filmeko zuzendaria ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da gaur, Jon Lopez protagonistetako batekin batera. 2012an ‘pedalo’ batean euskal kostaldetik bidaia egin zuten Palaciosen hiru lagunek, Hendaiatik Bilbora. Bidaiaren filma egin zuen Eibarko zuzendariak. “Danimarkan bizi naiz, Kopenhagen. Han filma editatzen ari nintzela, denboran bidaia bat ere egin nahi nuen filmarentzat, amets baten gisan. Hausnarketa batzuk tartekatu ditut, San Francisco, Hong Kong eta Danimarkako irudiekin batera”. Atzo gauean estreinatu zuten filma Zinemaldian, Zinemira sailean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude