Zapirain: “Irribarrerako uneak ere badira dokumentalean”

Astelehenean eta asteartean proiektatuko dute Zinemaldian Gaur irekiko ditu ateak dokumentala, Euskaldunon Egunkaria-ren sorrerari buruzko lana. Eriz Zapirain dokumentalaren egileak Zurriolako butaka-n esan du amets bat beteko dela Zinemaldian bere lan bat aurkeztearekin: “Donostiarra naiz, urte asko daramazkit Zinemaldian filmak ikusten, eta ohore handia da jaialdian dokumentalarekin egotea”. Egileak azaldu du Egunkaria-ri buruzko dokumentala Koldo Izagirrek enkargatu ziola. Baietza eman, eta elkarrizketa ugari egin zituen kazetaren sorrera gertutik ezagutu zutenekin. “Irribarrerako uneak ere badira dokumentalean, Luistxo Fernandezekin, esate baterako”. Zapirainek uste du Egunkaria-ren inguruan gauza asko konta daitezkeela: “Egunkaria-ren itxieraren istorioa ere kontatu beharko da. Baita BERRIAren sorrerarena ere”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude