‘La fille de Brest’ (Sail Ofiziala, lehian)

Liluratu ez, baina entretenitzeko moduko film batekin abiatu da Donostiako 64. Zinemaldia, lepo betetako Kursaalean. Emmanuelle Bercotek zuzendutako La fille de Brest lanak Bretainako ospital txiki bateko mediku batek hainbat heriotz eragin dituen medikamendu baten aurka abiatutako borroka ekarri du Donostiara. Sidse Babett Knudsen aktoreak, Irene Frachon doktorearen larrutan, lan ona egin du borrokalari sutsu eta nekaezinaren rolean, eta ez dira bereziki luzeak egin filmaren 128 minutuak: egoki egituratu du zuzendariak haria, tentsio uneak ongi kudeatuz. Gainontzekoan, hori bai, tipikoegia suertatu da zenbaitetan istorioa: kausa zilegi bat, borrokalari konbentzitu baten eskutan, botere egituren aurka, oztopoak oztopo, justizia erabatekoaren alde. Halere, ez da makala xedea, farmazeutiken diru gose eta etika falta pantailaratzeko balio badu. Nahiz eta, akaso, konta zitekeen istorio bera modu originalagoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude