Almandoz: “Zinemaldira iristea ziklo bat ixtea da filmarentzat”

Koldo Almandoz zinemagilea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, ‘Sipo Phantasma’ filmaz hitz egiten (Tabakalera-Zabaltegi sailean lehian izango da). “Aurretik filma hainbat jaialditan izan da, bere ibilbidea egin du, eta Euskal Herritik kanpo bere interesa piztu du. Zinemaldira iristea ziklo bat ixtea bezala da filmarentzat. Pozik gaude”. Zinemagileak azaldu du oso pelikula askea izan dela, “esperimentuak” egiteko baliagarria. “Itsas bidaia batean hasi zen. Filma norabidean piztu zen. Eta hor azaldu dira fantasmak, Bram Stoker, itsas ontzi errusiarrak…”. Izan ere, collage bat da filma. XXI. mendeko film mutu berezia. Kalebegiak proiektuko film laburretako bat ere aurkeztuko du Almandozek datorren asteazkenean, Velodromoan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude