‘Euskaldunon Egunkaria’ Zinemaldiko bi proiekziotan

Eriz Zapirainen ‘Gaur irekiko ditu ateak’ dokumentala 64. Donostiako Zinemaldian proiektatuko dute, Zinemira sailean, lehiaz kanpo. Proiekzioak hilaren 19an —Principe, 20:30ean— eta hilaren 20an —Antiguo Berri, 22:30ean— izango dira. ‘Euskaldunon Egunkaria’ 1990. urtean sortzeko izan ziren gorabeherak kontatzen ditu Zapirainek lanean. Horretarako euskarazko kazetaren sorreran parte hartu zuten hainbat pertsonen ahotsak tartekatzen ditu. DocsBarcelona nazioarteko dokumental jaialdian estreinatu zuten lana, maiatzean. Eta orain, Donostian ikusi ahalko da —sarrerak salgai gelditzen dira oraindik—.
Trailerra:

Bestetik, Eriz Zapirain dokumentalaren egilea ‘Zurriolako butaka’ telebista saioan elkarrizketatuko dute ostiralean, Zinemaldiko lehen egunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude