Hirokazu Koreedaren filma, publikoaren kuttuna

Gaur gauean jakingo dira Donostiako Zinemaldiko sari nagusi guztiak. Hala ere, bestelako sari batzuk ezagutarazi dituzte dagoeneko: Publikoaren Saria, adibidez, Hirokazu Koreedaren ‘Our little sister’ filmarentzat izan da —Perlak sailean eman dute—. Gazteriaren Saria Santiago Mitre zinemagilearen ‘Paulina’ filmak jaso du —Horizontes Latinos-en eman dute—. Sebastiane saria, bestetik, Peter Solleten ‘Freeheld’ filmak eraman du —Sail Ofiziala—. Sari berri bat ere banatu dute aurten Zinemaldian. AECID Espainiako Lankidetzaren saria Cesar Augusto Acevedoren ‘La tierra y la sombra’-rentzat izan da —Horizontes Latinos—.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude