Aitor Arregi: ‘Altzoko erraldoiaren proiektua erronka handia da”

Aitor Arregi Moriarti ekoizpen etxeko kidea izango da Altzoko erraldoiari buruz egingo duten filmaren zuzendaria, Jon GaraƱorekin batera. Proiektuaz mintzatu da gaur ‘Zurriolako butaka’ saioan.

Arregik adierazi du ez dela erraza izango 2,42 metro neurtzen zituen pertsona bat pantailara eramatea. “Teknikoki erronka handia izango da, baina aldi berean polita eta interesgarria. Gainera, XIX. mendean bizi zen Altzoko erraldoia, eta garai hori irudikatzeak zailtasunak ekarriko ditu”. Bestetik, ‘Loreak’ filmeko ekoizle eragilea da Arregi, eta datorren asteartean jakingo da ea Espainiaren hautagaia den oscar sarietarako. “Esperantza txiki bat badugu oscarretara joateko”. Hala ere, aitortu du zaila izango dela hala gertatzea.
Saio berean, Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariak datorren astetik aurrera bertako zinema aretoan izango duten programazioaren berri eman du.
Kortxoeneko Zinemaldi Alternatiboari buruz ‘Irutxuloko Hitza’-k egin duen bideo bat ere ikusi ahal izan da saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude