Martinez: “EHUk asko sustengatu du proiektua”

Josu Martinez zinemagilearen ‘Gure sor lekuaren bila’ dokumentala estreinatuko dute gaur Donostiako Zinemaldian. ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da goizean.

Josu Martinez Euskal Herria gai duten film dokumentalen inguruko doktore tesirako ikertzen ari zela, 1956ko ‘Gure sor lekua’ filmaren berri izan zuen. Haren bilaketaren inguruko dokumentala da ‘Gure sor lekuaren bila’ lana. “Grabaketak egiten joan nintzen ikerketa prozesuan, eta azkenean dokumental hau egitea erabaki nuen”. Katti Pochelu Zinegin jaialdiko antolatzaileak nabarmendu du filmak “intriga eta suspentsea” duela. Martinez kamera aurrean agertzen da dokumentalean. “Lehen pertsonan kontatutako istorioa zenez, modu horretan egin genuen. Hala ere, saiatu naiz ironiarekin jokatu eta neure buruaz barre egiten”. Bestetik, zuzendariak laguntza eskertu du: Euskal Herriko Unibertsitateak asko sustengatu du proiektua. Euskal kulturara gerturatzeko nahi bat sumatu dut. Errektorea ere pertsonalki inplikatu zen proiektuan”.
Katti Pocheluk saioko ikusleak gonbidatu ditu azaroan Hazparneko Zinegin jaialdira joateko.
Kritikarien solasaldian, Sail Ofizialeko filmak errepasatu dituzte Angel Aldarondok (BERRIA) eta Gorka Bereziartua (Argia).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude