Bakardadearen lengoaiak

‘After Eden’ (Hans Christian Berger) – Zuzendari Berriak

Asko errepikatzen den kontua da, eta ez prexixamente berria, Zinemaldiko film asko eta askotan ageri dena. Mendebaldeko mundu deitzen zaion horretan, (jada gutxiago erabiltzen da ‘aurreratu’ izenondoa), materialtasunak eta ultraabiadurak gidatzen duen errealitatean, gizabanoak alderrai dabiltza, konexio teknolgikoak nonahi, eta hezur-haragizkoak urri. Nor bere burbuilan sartuta, hunkidura eragingo dion fereka baten aiduru… After Eden-ek bi arima alderraien erretratua agertzen du, pirotekniarik gabe, hoztasunez. Eve Internet bidez film pornoak egiten dituen neska gaztea da, azken urteetan ugaldu den sexu harreman merkantilizatuaren paradigma. Eta Adam unibertsitateko ikasle bakartia, arazo ekonomikorik ez baina inkomunikazioak erasandako bortizkeria nola askatu ezina smatuta bizi dena…

Filmak baditu oihartzunak, badu zerbait Steve McQueenen Shame-tik, badu zerbait Michael Hanekeren Funny Games-estik, badu zerbait Stanley Kubricken Eyes Wide Shut-etik, nahiz eta erreferentzia horietatik oso urrun geratu. Ikustekoa da Hans Christian Bergerren estreinako lana.

 

Puntuak: 6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude