Zurriolako Butakaren seigarren saioa

Jai Alai Blues dokumentala izan da gaurko Zurriolako Butakaren film protagonista. Hannot Mintegia zuzendariordea eta soinu bandaren egilea eta Jose Luis Barredo ekoizle eragilea elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaolak.

Izaskun Arandia gidoilari eta ekoizleak iritzi interesgarriak utzi ditu saioan.

Kritikarien solasaldian Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta BERRIAko kazetariek hainbat filme aztertu eta elkarrizketatutako zuzendariei buruzko hainbat kontu plazaratu dituzte.

Psiconauta animaziozko filma eta Tabakaleraren zinema areto berriaren inguruko erreportajeak prestatu dituzte Zurriolako Butakan.

Saioaren amaieran Joseba Rekalde Gehituko kideak Sebastiane sarien berri eman du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude