Barredo: “Jai alai blues azaroan iritsiko da aretoetara”

Jai alai blues dokumentala estreinatuko dute gaur Zinemira sailean. Jose Luis Barredo ekoizle eragilea eta Hannot Mintegia zuzendariordea Zurriolako butaka saioan izan dira.

Hiru urte luzez aritu dira Berde Produkzioak ekoizpen etxean dokumentala egiten. “Pozik gaude lana Zinemaldian estreinatzeagatik”, esan du Mintegiak. “Zinemaldiaren ostean, lana jaialdi batzuetara joango da, eta azaroan zine areto komertzialetara iristea espero dugu”. Atzerriko jai alaien mundua sakon aztertzen du dokumentalak.
Saio berean, Izaskun Arandia gidoilari, zuzendari eta ekoizlea elkarrizketatu dute. Haren ustez, ‘Amama’ filmak sariren bat irabaziko du larunbatean.
Kritikoen solasaldian, Berriako Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude