Opor amaiera dekadentea

‘Parasol’ (Valery Rosier) – Zuzendari Berriak

Mallorca turistikoa hiru pertsonaia alderraien kokaleku ez ezik, noraez dekadente horren metafora gisa. Julienne 73 urteko emakumezko belgiarra da, eta Interneten ezagutu bide duen gizonezko baten peskisan joango da Mallorcara erretiratu talde batekin batera. Bizi gogoa arnasberritu nahiko du, baina ez du espero zuenarekin topo egingo. Alfie mutil gazte ingelesa da, oporretara gurasoekin joan dena kanpin batetara. Noraezean ibiliko da, ez lagun ez maitasunik aurkitu ezinik. Pere tren turistiko bateko gidari eta gida moduan lan egiten duen gizonezko banandua da, alaba ikusteko arazoak izaten dituena, eta arazo ekonomikoek itota dagoena. Baliabide urriekin egindako filma da, dokumentalen lengoaia fikzionatua darabilena, eta bere txikian eraginkorra dena. Enpatia eta deserosotasuna sortzen ditu maiz.

 

Puntuak: 6,5

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude