Maite denari dolar izena ematen zaionean

‘Shan He Gu Ren / Mountains May Depart’ (Jia Zhang-ke)- Perlak

Bi ordu pasatxoko melodrama da Jia Zhang-Ke-ren Shan He Gu Ren filma. Horrela definiturik pentsa liteke asperdura eragin dezakeen produktua dela, baina ikusle hau asko asebete du. Asebete du adiskidetasun/ maitasun triangelu batetik abiatuta, giza harremanen konplexutasuna modu gordin eta era berean samurrez azaltzen baitu, baina hortik harantzagorako bidea egiten du, kapitalismoak, munduaren ikuskera materialistak, gizakiongan (kasu honetan 1990eko hamarkada amaieratik aurrerako Txinako gizarte eraldatuan) eragiten duen hondamendia, balioena, identitatearena eta norberarena islatuz. Umetatik lagun diren bi gizonezko eta emakume gazteen artean maitasuna gatazka azaltzen da. Bi gizonezkoek nahiko dute emakumearekin harreman pertsonalagoa garatu, ezkondu eta familia osatzea. Emakumeak bien artean bat hautatuko du, enpresa gizon dena, hain zuzen ere (besteak mehategian lan egiten du). Umea iznago dute eta gizonezkoaren erabakiz Dolar Zhang izena jarriko diote. Hortik aurrera hiruetako bakoitzak eta semeak berak galeren bidia dekadente bat hasiko dute… Une hunkigarriak ditu filmak, musikaren erabilera azpimarraerazlea zenbaitetan gehiegizkoa suerta litekeen arren. Merezi duen filma, inongo dudarik gabe.

Puntuak: 7,5

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude