Heriotza, amodio liberatzaile

‘The Heart of a Dog’ (Laurie Anderson) – Zabaltegi

Artista multidisziplinar modura ezagun da Laurie Anderson estatubatuarra, 60-70eko hamarkadetako New Yorkeko kultur mugimendu anitz eta bizian hezia; bizitza artistiko guztian ukitutako adar guztien collage moduko bat egiten du The Heart of a Dog dokumental pertsonal eta bitxian. Umetan 8 mm-tan filmaturiko irudiak, argazkiak, animazioko irudiak, testuak mugimenduan, berak sorturiko musika orotarikoak, eta bere off-eko ahotsa darabiltza, heriotzari, amodioari eta komunikazioari buruzko gogoetak eta pasarte intimoagoak uztartzeko. Bera ez da dokumentalean agertzen, baina bai bere arima ordezkatzen duen Lolabelle txakurra. Amaren heriotza, txakurrarena berarena, eta Lou Reed senar zuenarena katarsi moduan erabiliko ditu, heriotzari zentzu eraikitzaile bat emanez, eta maitasun liberatzaile moduan agertuz. Film polit eta librea da, zinema areto askotan ikusterik izango ez dena.

Puntuak: 7,5

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude