Elkar elikatuz

Desde allá (Lorenzo Vigas)

Barneko mina kanporatu ezin duten bi pertsona itxuraz zeharo diferenteak dira Armando (No eta El Club-en lan egindako Alfredo Castro aktore txiletarrak interpretatzen du) eta Elder. Aurrenekoak 55 bat urte dauzka, hortz protesiak osatzen dituzten laborategi batean lan egiten du, eta, bere sexu apetak asetzeko, Caracaseko (Venezuela) gizarteko mailarik apalenetako mutilei ordaintzen die. Horietako bat da Elder gaizkile gaztetxoa, autoetako ispilu erretrobisoreak lapurtuz eta autoen karrozeriak konponduz bizimodua nola edo hala aurrera ateratzen duena.

Bien arteko talka, bi gizarte klaseen artekoa, gertatuko da, baina biek sentituko dute elkarren beharra dutela, inguratzen dituen hiri basatiko zarata gorabehera, bi arima errari baitira Armando isila, erdi-mamua, eta Elder suzkoa. Aurre egingo diete gizarte nahiko homofobo bateko aurreiritziei eta deskubrituko dituzte ahantzita zituzten edo existitzen zirela ere ez zekiten sentipenak; itxaropenaren argiak espero ez duzunen pizten dira-eta.

Zauri guztiak, ordea, ez dira behar bezala orbaintzen… Veneziako Zinemaldiko, Mostrako, pelikula onenaren Urrezko Lehoia eman zioten Desde allá garratzari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude