Ausarta eta unibertsala

Amama (Sail Ofiziala)

Generoen eta belaunaldien arteko talkaz mintzo da Asier Altuna zinemagilea, modu ausart batean.

Baserriko ugazabak ez ditu bere seme-alabak ulertzen; ez daki zertarako dauzkaten ikasketak. Hala esaten dio emazte obeditzaileari. Eta, bide batez, jakinarazten dio seme zaharrenari eskuen zimurrek, gogortasunak, lanak finean, egiten dutela pertsona, ez, ordea, hitzek.

Alaba errebelde artistak, baina, hankaz gora jarri nahi du neolitikotik ezarritako bizimoldea. Ez du ulertzen, adibidez, aitak zergatik hiltzen duen txakurra, zergatik jarraitu nahi duen sagar biltzen eta zertarako landatzen dituen hainbeste porru. “Garaiak aldatu dira, aita”, esaten dio Amaia alabak. Tomasek ez dio kasurik egin nahi: emakumezko baten aurrean belaunikatzea litzateke betiko gizonarentzat.

Hitzik ez dio egingo, baina amak, baserriko bizitzan beti present dagoen amama Julianak, begietara zuzen begiratuko dio Tomasi, eta dena adierazi. “Moldatu beharra daukazu”, esango dio, gutxi gorabehera. Eta aizkorarekin txikitzen duen egurra eta hori garraitzeko erabiltzen duen traktorea gaur egungo egoerara moldatuko ditu.

Formalki lan oso ausarta da Altunarena, poetikoa, eta baserri batean kokatu arren, gai unibertsalak ditu hizpide.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude