Usabiaga eta Goenaga “pozik” daude, ‘Pikadero’-ren harrerarekin

‘Zurriolako butaka’ saioko bigarren atalean, Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreak izan dira elkarrizketatu nagusiak.

“Oso gustura” daude biak, ‘Pikadero’ filmak izan duen harrerarekin. Goenagak, dena dela, hausnarketa interesgarria egin du: “Film bat euskarazkoa dela ahazten dugunean, emango dugu benetako pausoa euskal zineman. Beste herrialde batzuetan ohituta daude filmak azpidatzietan ikustera. Hemen, aldiz, ez. Eta filmak euskaraz azpidatziekin ikustea normaltasunez hartu beharko litzateke”. ‘Pikadero’ filmean oso ondo pasatu zutela aitortu dute bi aktoreek, Igorren eta Anboto inguruan grabazioak egin zituztenean. Usabiagarentzat berritasuna izan zen atzo Zinemaldian protagonista izatea, baina gustura ibili zen, ingurukoen berotasunarekin. “Irudi aldetik film berezia da ‘Pikadero'”. Bestalde, filmean dagoen kritika soziala era nabarmendu dute.
Saio berean, ‘RegresiĆ³n’ filmeko produkzio buru Koldo Zuazuaren hitzak entzun ahal izan dira. Baita ‘Brasa’ film laburreko egile Pello Gutierrezenak ere; gaur arratsaldean estreinatuko dute ‘Brasa’.
Kritikarien solasaldian, ‘Gara’ egunkariko kolaboratzaile Iratxe Fresneda eta Antxeta Irratiko kritikari Mikel Kintana izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude