Mugako kontuak

Sicario (Denis Villeneuve)

Ez du ezer berria proposatzen Villeneuvek thriller poliziako honetan: droga kartelak, AEBetako Defentsa ministerioko cowboy-pistoleroak, FBIko agente lege betearazleak, AEB eta Mexiko arteko mugako hautsa eta eguzkia… Baina erdi-onik ateratzen da zuzendari kanadarra, Incendies-en (2010) eta Prisoners-en (2013) egilea.

Eta erdi-onik ateratzen da Benicio del Toro, Josh Brolin eta Emily Blunt aktoreen lanari esker. Aurrenekoa, CIAko agente gupidagabe-karismatiko bat da; bigarrena militar sinpatiko ustela, eta hirugarrena FBIko agente gaztea, justizia egarri aseezina duena.

Baina mugan, narkotrafikoak eragindako diru eta boterearen eraginez, gauzak ez dira Kate Macy (Blunt) pentsatu bezala. Ahalegintzen da gauzak bere modura egiten, goitik dituenen aginduak zalantzen jartzen, baina erantzuten diotela hobe duela obeditzea, ixilik egotea, “bestela…”.

Entretenigarria da pelikula, aktoreak oso ondo daude, eta helikopterotik hartutako irudiek, Chrysler furgoneta beltzen orruek eta bestek sortzen dute atmosfera arduragarri bat. Ez da nahikoa, ordea, ikuslea erabat asebetzeko, zinema aretorik gustura ateratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude