Bego Zubia: “Urtarriletik aurrera herriz herri eramango dugu ‘Sagardoa bidegile’ lana”

‘Zurriolako butaka’ saioko lehen protagonista Bego Zubia izan da, ‘Sagardoa bidegile’ euskarazko dokumentalaren zuzendaria. Igandean estreinatuko dute lana Zinemaldian. Sagardoaren inguruko ertz ugari jasotzen ditu dokumentalak. “Elhuyarren ordu erdiko erreportajeak egiten hasi ginen Teknopolis saiorako. Dokumental honekin pauso bat eman dugu aurrera”, adierazi du saioan Zubiak. “Finantzazioa zaila izan da. Dokumentazio lana ere handia egin dugu, hiru urtez”. Halaber, zuzendariak Pixel ekoizpen etxearen eta Juantxo Sardonen lana nabarmendu du. “Irudi ederrak lortzeko saiakeran Sardonen lana funtsezkoa izan da”. Urtarriletik aurrera, sagardotegi denboraldiarekin bat eginez, herriz herri dokumentalaren proiekzioak egingo dituztela iragarri du zuzendariak.

‘Zurriolako butaka’ saioan, bestetik, ‘Vinyland’ filmaren inguruan mintzatu da Irutxuloko Hitza-ko kazetari Nerea Lizarralde. Bideo bat egin du filmeko protagonistekin, eta saioan ikusteko modua izan da.

BERRIA, Irutxuloko Hitza eta Hamaikarekin batera, aurten Gaztezulo hasi da ‘Zurriolako butaka’ saioaren elkarlanean. Gaztezuloko kideek saiorako egingo dituzten bideoen inguruan mintzatu da Aitor Abaroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude