‘#Jazzaldia 50’, artxiboko irudi ahaztezinekin

ETBn eta TVEn emititu ostean, Zinemaldiko Zinemira sailean bi proiekzio izango ditu Carlos Rodriguezek zuzendutako ‘#jazzaldia50’ dokumentalak: datorren astelehenean eta asteartean.
Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurrenak bere tartetxoa Zinemaldian izatea espero zitekeen; agian jazz kontzertu bat Zurriolan ez legoke gaizki…
Dokumental honetan, behintzat, Gipuzkoako hiriburuan izan diren kontzertu zoragarri ugari ageri dira. Velodromoan 10.000 pertsona baino gehiago biltzen ziren kontzertuak tartean. Dokumentalerako 50 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, era berean. Chick Corea, Bobby McFerrin, Nicholas Payton eta IƱaki Salvador musikarien hitzak entzun daitezke, beste askoren artean. Morgancrea ekoizpen etxeak egindako dokumentala omenaldi txukuna da Donostiako Jazzaldiarentzat, erritmo bizikoa eta zapore ona uzten duten lan horietakoa. TVEren artxibotik berreskuratu dituzten irudi asko Donostiako historia modernoaren parte dira. Hiriaren kultura musikalaren altxor ederra, zin-zinez. Jazz tronpetak jarrai dezala jotzen, beste 50 urtez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude