Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak azkeneko bost urteotan esandako batzuen bilduma da behekoa, ezker abertzalearen eta haren posizioen Gerturatze bat erreportajea osatu nahian bezala. (2017-2-22: Ibarretxe: idependentzia komeni litzatekeela esateraino; 2018-7-19: Euskal estatuaren beharra, Madrilen “ukazioagatik”)
Page 43 of 47
Nafarroako EH Bilduk iragarri du Kontsulta Legea proposatuko duela hurrengo legealdian. Hauek lirateke lau ereduak: izaera orokor edo sektorialeko herri kontsultak; Nafarroako lehendakariaren edo gobernuaren jarreraren ingurukoak; foru legeei buruzkoak; eta udal esparrukoak. Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainean onartu zuen Kontsulta Legea, euskal gatazkara mugatutakoa; “bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio prozesu bat irekitzea” zuen xedea (Bi Kontsulta Lege, bi bide). Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2008ko irailean debekatu egin zuen EAEko egitasmoa (Espainiako Konstituzioa parean), erraz ulertzen den argudio bat emanda: “Espainol Herria da nazio subiranotasunaren jabe bakarra”.
Azken beltzean, “izaera orokorraz” hemen benetan falta dena ez da lege edo arau bat, Espainiako Konstituzioko laugarren xedapena hor baden arren (behean, xehetasunak*). Edo Jule Goikoetxeak dioena: “Falta zaiguna ez da eskubidea, erabakia da”. ♦
Continue reading
1990eko otsailaren 15ean Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde bozkatu zuen, lehen aldiz. 2004ko abenduaren 30ean Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartu zuen, EAEko Estatutu Politiko Berriaren proposamena ontzat jota. 2008ko ekainaren 27an, berriz, Kontsulta Legea onartu zuen, “herritarren oinarrizko eskubidea askatasunez” gauzatzeko, eta 2008ko urriaren 25erako finkatu zuen galdeketa eguna. Iazko maiatzaren 29an, berriro ebatzi zuen Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela. Iazko urriaren 9an Kataluniako prozesua babestu zuen, eta herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko “zilegitasun demokratikoa” dutela zioen. Atzo, Euskal Herria subjektu politikoa dela eta erabakitzeko eskubidea duela onartu zuen.
El Pais-eko kazetari batek idatzi duen bezala, eztabaida bukaezin egiten ari da erabakitzeko eskubidearena.♦
Post scriptum. Zaldieroa-ren BERRIAko gaurko zinta:
BERRIAn argitaratutako erreportajea. Laburpena: Juan Jose Ibarretxek eta ezker abertzaleak nolabait bat egin zuten 2004an, EAEko estatutu berriaren proposamenean, baina azkeneko urteetan adostasun sakonagoak azaldu dituzte. Gertuago dituzte posizioak bide politiko eta demokratikoez, errealitate printzipioaz, erabakitzeko eskubideaz, aldebakartasunaz, (in)dependentziaz…♦
Gaur Eusko Legebiltzarrean Ibarretxe planari buruz-eta ari dira, EH Bilduren ekimenez. Legebiltzarrak 2004ko abenduaren 30ean onartu zuen EAEko Estatutu Politiko berria. Arnaldo Otegi SAko parlamentariak Josu Urrutikoetxea taldekide eta iheslariaren gutun bat leitu zuen. Hemen pasarte batzuk eta gutuna bera.
– “Egun garrantzitsu honetan nire ahotsa eta ekarpena SA taldeko beste kideen lanari gehitu nahi nion”.
– “Alderdi guztiak kontziente dira egungo markoaren agorpena geroz eta nabariagoa dela. Eta testuinguru horretan, ezker abertzalearen urte luzetako borrokaren lorpenak agerian geratzen ari dira. Larrutik ordainduta bada ere. Ezker abertzaleak autodeterminazio eskubidea lortzeko prozesu baten alde egin du betidanik. Hori izan da gure borroka eta proposamen politikoaren muina”.
– “Herri galdeketaren alde egiten ari gara, akordiorako aukeraren alde. Gatazkari guztion artean konponbidea ematearen alde, alegia. Ez litzateke zentzuzkoa aukera horri interes partidisten arabera ateak ixtea”.
– “Gaurtik aurrera, denon artean egin beharreko bide bat zabaltzea proposatzen dugu. Eseri gaitezen, eta adostu dezagun guztion artean hori egiteko prozesua Aurrebaldintzarik gabe, ikuspegi hertsirik gabe, baina mugarik gabe ere bai”.
(Gutuna osorik, behean. Klikatuta handitu daiteke irudia)
Gernika-Lumoko udal hauteskundeetan, siglei kanpotik begiratuta bederen, koalizio nahasgarri bat doa: EA-EAJ. Ez da EAk EAJrekin bat egin duela, EH Bildun baitoa, baizik eta Jose Mari Gorroño EAko kidearen taldeak Euzko Abertzaleak izena duela; laburdura, EA… Gauzak zer diren: EAJk Eusko Legebiltzarrean, eta Espainiako Senatuan eta Kongresuan dituen taldeek Euzko Abertzaleak dute izena. Hego Euskal Herrian oraingo bozetan ez da beste Euzko Abertzaleak talderik aurkeztuko.
EA Eusko Alkartasuna bere baitan duen Bildu koalizioko alkatea da Gorroño, udal webak erakusten duenez. Oraingoetarako EH Bilduk alkategai ez zuenean hautatu, hark bere taldea ateratzea erabaki zuen. 2007tik da Gernikako alkatea: orduan EA bere kabuz aurkeztu zen, eta ANVren babesarekin lortu zuen Gorroñok alkatetza. 2011n, Bilduko zerrendaburua izan zen, eta gehiengo osoa lortu zuten. Orain EAJrekin koalizioan doa. EAk berak ere egin ditu sozio aldaketak azken urteetan: EAJrekin joan izan da hauteskunde batzuetan —sekula ez, ordea, Gernikako udal bozetan—, (EH) Bildukoekin gero. Bai Gorroñok, bai EAk eskubidea daukate nahi duten bidea hautatzeko, baina Gorroñok orain EA siglak jartzea bere udal taldeari…♦
Kartzelan presoak denbora ugari izaten du, eta Rafa Diez, esate baterako, ingelesa ikasteko ari da baliatzen. Duela hilabete batzuk lagun bati gutun luze bat ingelesez idatzita bidali zion. Lagun haren arabera, maila ona du Diezen ingelesak, eta “ausartzen da gai korapilatsuak ere hala idaztera”.♦
Azken iruzkinak